Félix

Manso

Sei urte zituen. Bere begiek nekez hartzen zioten gaina Gasteizko etxeko bere amatxoren sukalde ekonomikoari. Bere jakinminak, ordea, gauza guztiak gainditzen zituen. Hantxe bertan, lapiko eta bere amak prestatutako plateren artean, gerora lanbide izango zen grina sortu zen. Arte bilakatu zen lanbide, artisauen artea, pazientziaz, jakituriaz eta maitasunez eraikitzen dena.

Felix Mansori "Druida" deitzen diote bere sukaldean magia egiten duelako. Bost kontinenteetako eragina dute bere platerek. Sukaldaritza tradizional gorenetik hasita, magiaz gainezka dauden irudimen handiko plateretaraino eramaten gaitu.

Urte asko bereak ez diren sutan ibili ondoren, orain...

FELIX MANSO IBARLAn

bere jakituria guztia eskaintzen digu, zaporez eta ustekabez josia dagoen kartan.

Bere

Sukaldaritza

Félix Mansoren sukaldea lurrean, tradizioan eta gure kulturan ongi errotuta dago. Félix Mansok bere platerak sortzeko orduan euskal sukaldaritza tradizionalaren oinarriak, berrikuntzak eta mundu zabaleko maisu handien ekarpenak baliatzen ditu. Asia bere erreferenterik aipagarrienetako bat da.

Merkatuko produktuek, bere plateren estetikak eta sortze-lan zaporetsuek sukaldariburu honen estiloa paregabe egiten dute merezimendu osoz.

Ibarlako

Jatetxea

Si algo caracteriza a Irun es el cinturón verde que rodea la ciudad. Desde las marisma de Playa Aundi, Jaizubia, Olaberria, Bidasoa o el propio Ibarla.

En Ibarla, a unos 20 minutos a pie del Ayuntamiento de Irun se encuentra Felix Manso Ibarla, un restaurante coqueto ideal para cualquier tipo de celebración: una comida con la familia, la tertulia de amigos o los momentos de placer gastronómico con la pareja.

Su terraza invita al aperitivo acompañado de raciones o pintxos campeones que tan famoso han hecho a este cocinero.

Dastatzeko

Menua

Dastatzeko menua egunero jatera joan zaitezke, egunero ezberdina delako. Merkatuan aurkitzen duen zerbait, banatzaile baten produktu berri bat, tupustean burura datorkion ideia bat; dena bere dastatzeko menuan txertatzen du eta honela, ez daude bi berdin.

Ustekabea, berrikuntza, dotorezia, zaporea, kalitatea; Félix Manso Ibarlako dastatzeko menua, zentzumenak gozarazten dakien txef baten eskuek sortua da.
Mahaikide bakoitzeko prezioa: 70,00€ (6 plater barne hartzen ditu, % 10 BEZ barne, ez du edaririk barne hartzen. Erreserba egin behar da 2 egun lehenago)